Argitaratze data: 2024/04/15

Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

Argitaratze data: 2024/04/13
Argitaratze data: 2024/04/08

 Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.

Argitaratze data: 2024/03/25

Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule LoizagaKerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!

Argitaratze data: 2024/03/20
Badator Korrika, eta ALBEkook prest gaude euskararen aldeko ekimen nazional zoragarri honetan karraderan eta bertsotan egiteko! Bihar, martxoak 21, Algortan hartuko dugu lekukoa 1723. kilometroan, 8:00etan.
Argitaratze data: 2024/03/18

2024ko Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak izan ziren ostiralean, martxoaren 15ean, Sopelan. Saioetako irabazleak Kerman Diaz eta Paule Loizaga izan ziren eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.