Ekainaren 24an izango da Leioako jaietako bertso saioa aurten

Leioako San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra ospatuko dira eta aurten ere ez da bertsorik faltako! Ekainaren 24an, asteartea, José Ramon Aketxe plazan izango ditugu kantuan Peio Lago, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariak. 13:00etan hasita, Erlantz Pazos gai-jartzailearen esanetara.

 Leioako jaietako egitarau osoa hemen aurkitu dezakezu.