Taldekako Xilabaren finalerdia Baiona eta Müskildin

Taldekako Xilabaren finalerdia asteburu honetan jokatuko da bi saiotan: bata azaroaren 1ean Baionan eta bestea azaroaren 2an Müskildin. Irabazleak finalera joango dira zuzenean, Izturitzen jokatuko den azaroaren 16an.

 Azaroaren 1ean, 4KOPLASARA taldeak (Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Landa Etxeberrik osatua) eta HASTA LA 2TORIA taldeak (Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Odei Renteria eta Leire Laskaraik osatua) Baionako Zizpa gaztetxean kantatuko dute iluntzeko 19:00etan.

Azaroaren 2an, URRUÑAGO taldea (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoatek osatua) eta EZ OTOI PENTSA taldea (Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxek osatua)  Müskildiko Posonpesenea gelan araituko dira bertsotan 19:00etan. Izena emateko honako telefonora deitu: 0681811439.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.