Gipuzkoako txapelketako lehenengo final-laurdena Andoainen

Final laurdenen lehenengo saioa urriaren 19an izango da 17:00etan Andoainen, Basteroko kulturgunean.

Iraila eta urrian zehar jokatu diren zazpi final-zortzirenen ostean, hurrengo fasean arituko diren bertsolarien zerrenda lortu da. Saioen irabazleak zuzenean sailkatu dira, beste parte hartzaileak puntuazioaren arabera sailkatu direlarik. Sailkatu diren bertsolarien zerrenda osoa hemen daukazu.

Hurrengo larunbateko saioa bost final-laurdenetatik lehena izango da. Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Unai Mendizabal Jauregi bertsolariek kantatuko dute. Sarrerak bertsosarrerak.eus-en daude salgai.