Xilaba Taldekako Xapelketa hemen da!

Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta finala azaroaren 16an jokatuko da, Izuritzen. 9 taldetan banatuta, maila ezberdinetako 34 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan.

Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioak antolatu eta beste mailetako saioen gaiez eta epaiketaz arduratuko dira. Finalerdietarako eta finalerako, ordea, epaile eta gai-emaile taldeak osatuko dituzte.

Hauexek dira hiru mailetan banaturiko 9 taldeen kideak:

A multzoan 

Ezkorbrutak: Mizel Mateo, Patxi Iriart, Karlos Aizpurua eta Gillen Hiribarren.
Eskukula: Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy.
4koplasara: Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Laida Etxeberri.

B multzoan
Hasta la 2toria: Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskarai.
Ekainaz: Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Murua.
Kontrabanda: Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berra.

C multzoan
Barça taldea: Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrier.
Urruñago: Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoate.
Ez otoi pentsa: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.