BERTSO AFARIA MAIATZAREN 10EAN

Maiatzaren 10ean Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira kantuan, Algortako Saigon Fusion jatetxe vietnamdarrean.

Udaberri garaian urte askoan izan genuen bertso afaria berreskuratuko dugu aurten. Iluntzeko 21:00etan hasita afaria izango da San Nikolas plazako Saigon Fusion jatetxean eta afalostean, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.

Bertso afariko txartelak 20€an eskuratu ahal izango dira (ikasle eta langabetuek 15€), emailez edo telefonoz idatzi edo deituta: 605 704 385 telefonora edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Esan bezala, Saigon Fusion jatetxe vietnamdarra izango dugu aterpe oraingoan eta ez da lehen aldia izango. Izan ere, artean jatetxe txinatarra zela, bi alditan egin genuen bertso afaria bertan: 1998an Xabier Euzkitze eta Jexux Mari Irazu aritu ziren bertsotan eta 2009an, ostera, Jon Maia eta Xabi Paya. 

Aurtengoa ere berezia izango da. Eman izena lehenbailehen!