ALBE GALA 2018

Abenduaren 22an (larunbata), arratsaldeko 7etan Getxoko Igeretxe jatetxean. Aurten, Imanol LAZKANO bertsolari ezagunari URREZKO AHOBIA emango diogu bere ibilbide luze eta oparoagatik. Sari-emateaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, horien artean bertsosaio oso erakargarri bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso. Amaitzeko, Kupela taldearen kontzertua eta kopaua zerbitzatuko da.

Eguna: Abenduaren 22a, larunbata

Tokia: Algorta. Igeretxe jatetxea

Ordua: 19:00

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso

Musikariak: Kupela taldea

Urrezko ahobia: Imanol Lazkanori emango zaio

Sarrera: Librea. Etortzekoa bazara, jakinarazi eiguzu aurretiaz mesedez, emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) zein telefonoz (605 704 385).