HITZA DANTZAN JARTZEKO ORDUA!

Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 4. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 16an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

ALGORTAN ZEHAR
Kalejira Txilibita fanfarrearekin eta Simon Otxandategiko joaldunekin:
11:00 Villaondoetan Arabako dantzak eta kantak
11:30 Villamonten Zuberoako dantzak eta kantak
12:00 Alangobarrin Nafarroako dantzak eta kantak
12:30 Satistegin Lapurdiko dantzak eta kantak
13:00 Tellagorrin Gipuzkoako dantzak eta kantak
13:30 Portu Zaharrean Bizkaiko dantzak eta kantak
14:00 Telletxen Nafarroa Behereko dantzak eta kantak

 

 

SAN NIKOLAS PLAZAN
15:00 Herri bazkaria. (15€) Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 43 85
16:30 Bertso saioa: Oihana Iguaran, Josu Landeta eta Itxaso Paya
18:00 Erromeria Luhartz taldearekin.

Ez itxaron azkenengo unera arte eta eman izena lehenbailehen!

Arropa: Baserritar edo arrantzale jantziekin (era guztietako konbinazioak onartuko dira; jantzi landuagoak ekarri nahi badira ere, arazorik ez).