2017: JO DITUGU GAIN ETA AZPI! 2018: ASMO BERRIAK IGURTZI!!!

Bada, ALBErtso-urtearen balantzea egiteko ordua iritsi da. Eta, egia esan, ez daukagu kexatzeko batere motiborik! Hemen duzue zenbait datu diogunaren erakusgarri. 2018koa izan bedi, gutxi-gutxienez, 2017koa bezain emankorra!!! URTE BERRI bete bertso ON!!!

Urte hasieran, ohiko legez, ABRA SARIAren 17. edizioa izan genuen, eta txapeldun berria, jakina: Maider Arregi gipuzkoarra, Joanes Illarregi nafarrarekin buruz burukoa jokatu ostean.

Baina ez zen hori urtean zehar antolatu genuen bertso lehia bakarra, urte amaieran Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 12. edizioko sariak banatu baikenituen. Helduen saileko txapela Fredi Paiak jantzi zuen, atzetik Mikel Arrillaga eta Ekaitz Goikoetxearen aurretik. Gazteen sailean, berriz, Julene Iturbe egin zen txapelaren jabe, Aner Euzkitze eta Itsaso Aizpuruaren aurretik.

Eta, jakina, Euskal Herri mailan, baina bat-bateko bertsogintzari dagokionez, nabarmentzekoa da Jone Uria bertsolari algortarrak Bertsolari Txapelketa Nagusian lortutako 12. postua eta erakutsitako maila bikaina!

Edozelan ere, bertsoa indartsu daukagu eskualdean lehiatik kanpo ere.

Transmisioan bereziki azpimarratzekoa da 1000tik gora bertso ikasle izan ditugula eskualdean, hezkuntza arautuan eta ikastorduz kanpokoan, bertsolaritzaren kultura eta bertsogintzaren oinarria jasotzen. Arlo horretan txalotzekoak izan dira gure bertso irakasleen lana eta ahalegina: Beñat Vidal, Inazio Vidal, Joseba Santxo, Kerman Diaz, Nahikari Ayo, Paule Loizaga, Peru Vidal eta Unai Mendiburu.

Sustapen arloan, 35 bat saio antolatu ditugu urtean zehar eta Euskal Herri osoko bertsolari andana igaro dira gure bazterrotatik (47 zehazki), euren bertso ekarpenak utziz: Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aritz Landeta, Arrate Illaro, Beñat Gaztelumendi, Beñat Vidal, Eneko Elordui, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Galder Bilbao Txapi, Ibon Ajuariagojeaskoa, Igor Elortza, Inazio Vidal, Iñigo Kortazar, Irene Ezkurra, Itxaso Paia, Jon Maia, Jone Uria, Josu Landeta, Julio Soto, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddalen Ruesgas, Maialen Lujanbio, Maider Barañano, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Naroa Torralba, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Paule Loizaga, Peru Vidal, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Mendiburu, Uxue Alberdi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Payá.

Bertsosaio eta sariketa horiek guztiak aurrera ateratzeko, giltzarri suertatu dira gaijartzaileak: Aitzol de Kastro, Araitz Lasa, Beñat Vidal, Goizalde Atxutegi, Haritz Urrutikoetxea, Iñigo Kortazar, Itxaso Paya, Jone Uria, Joseba Santxo, Kerman Diaz, Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Maite Berriozabal, Miren Loizaga, Nahikari Ayo, Oier Iturralde, Paule Loizaga, Peio Arondo, Peio Unzurrunzaga eta Unai Elorriaga.

Bai eta epaileak ere: Martin Aramendi, Nerea Bruño, Joseba Santxo, Uxue Alberdi eta Xumai Murua.

Ikerkuntza arloan aipamen berezia merezi du Haritz Urrutikoetxea ALBEkideak, errimategia aplikazioa sortu baitu sakelako telefonoetarako.

Diseinu arloan beti bezain fin ibili zaizkigu Itsaso Bartolomé eta Aitor Zumalabe.

Eta azkenik, goraipatzeko modukoa ALBEko Komunikazio Talde barriaren eratzea: Arrate Illaro, Beñat Vidal, Jone Uria eta Kerman Diaz.

Eurei guztiei eta laburpen honetan euren izena sartzerik egon ez den beste hainbat eta hainbatentzat gure eskerrik eta beroena gure proiektu eder honen parte izateagatik.

Banaka asko gara; batera, gehiago!
Algortako Bertsolari Eskola ‘ALBE’

Ikusi hemen iruditan 2017ak eman diguna: