ALBE GALA 17 bertsopaperak eskuan

Abenduaren 9an ospatuko da Getxoko Basalbo jatetxean 2017ko ALBE GALA. Aurtengoan, hala tokatzen baita, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira bertan.

Sariak banatzeaz eta saritutako bertsoak kantatzeaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, besteak beste, dantza koreografia bat, eskolaren urteko ibilbidea iruditan eta bertsosaio oso erakargarri bat. Amaitzeko, ohiko legez, kopaua zerbitzatuko da.

Eguna: Abenduaren 9a, larunbata

Ordua: 19:00      Tokia: Getxoko Basalbo jatetxea

Bertsolariak:

Andoni Egaña

Alaia Martin

Ibon Ajuriagojeaskoa

Xabi Payá

Gai-jartzailea: Zihara Enbeita

Sarrera gonbidapenaz. Eskuratzeko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.