ALBEko GAZTEEN IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA

Ikasturte luzearen ostean, amaierako ekitaldiaren eguna ezarri dugu: ekainaren 9a. Egun horretan Algortako Tellagorri plazan eta 18:00etan hasita, ALBEko bat-bateko taldeetako bertsolari gazteek bertsosaioa egingo dute, bertso ederrez betetako ikasturtearen erremate dotore gisa. Etorri eta flipatu gazteon mailarekin!!!

 

 

 

Eguna: Ekainaren 9a, ostirala

Ordua: 18:00

Tokia: Tellagorri plaza (Euria bada Patronatuan)

Bertsolariak: ALBEko bat-bateko taldeetako bertsolari gazteak