KORRIKA PASA ONDOREN, SEGI EUSKARAZ AURRERA!

Apirilaren 5aren goizaldean iritsi zitzaigun KORRIKArekin fisikoki bat egiteko unea. Ohi bezala, zangoak astintzeaz gain, AEKren furgoneta geldiezinetik bat-bateko bertso ederra entzuteko aukera izan genuen, oraingoan ALBEren bozeroale lana egin zuen Kerman Diazen ahotik. Ez zitzaion arnasesturik igarri. GORA KORRIKA!!!

 

  

 

Hogeita hamarra Otxandiotik
abiatu zen euskera,
pausorik pauso herririk herri
pasatu gara batera.
Poztasun eta animo oihuz
egin digute harrera;
zuen aurrean ze ausardia,
konpromiso ta jarrera
eta korrika pasa ondoren
segi euskaraz aurrera!