Ikasurte berria hastera doa, eman zure izena eta zatoz !

Uribe kostako eskola eta ikastola gehienetan dugu bertsolaritza lantzeko aukera LHko 5. eta 6. mailetan, baina ez askotan DBHra saltoa egin ostean horrekin jarraitzeko aukerarik. Horregatik ALBEn aukera eman nahi dizuegu bertsolaritza eskolak hartzen jarraitzeko DBHn ere.

DBHn ere, denok bertsozale                  


Izena emateko, ondoko estekan atxikituta dagoen galdetegia bete ezazu bertan eskatzen zaizkizun datuekin. Irailaren amaieran, izen ematearen arabera antolatuko ditugu taldeak eta ordutegiak, urrian eskolekin hasi ahal izateko.

                                                                                                       

Gure eskolan izena emateko egin klik hemen eta bete galdetegia