Hogeitazazpi urte igaro dira Andoni Egañak Sebastian Lizasorekin Algortako San Nikolas plazako balkoietatik kantatu zuenetik saio mitiko honen lehenengo edizioan. Aurten, XXVIII.ean, Oihana Bartra izango du bertso kide Portu Zaharreko Etxetxu plazako balkoietatik kantatzeko. Ekainaren 19an, ostirala, 21:30ean. Gonbidatuta zaudete bertso historia eder honen parte izatera!
Ekainaren 19an izango da Balkoitik Balkoira ekitaldia