Urteari hasiera bikaina emateko, bertsoz aseko gara Azebarrin

Gabonen ostean, bueltan da Ase Bertsoz ekimena! Ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean, urtarrileko aldapari aurre egingo diogu bertso otordu batekin. Anima zaitezte eta etorri, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

 20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.