Abenduaren 1ean bertso jira musikatua daukagu Sopelan

Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Sopelako bertso jira musikatua! Hurrengo ostegunean, abenduaren 1eanAlaia Martin eta Kerman Diaz izango ditugu Sopelako kaleetatik kantuan. 19:00etan hasita, Frontoiko tabernatik abiatuko dira, Gentzane eta Ander trikitilari-panderojoleek lagunduta.

Hauxe izango da bertso jirako ibilbidea: Frontoi tabernan hasi, Gernika Plazan bigarren geldialdia egin, Euskaltegi aurreko La Taskara joan, Elizpe/Erroia kalean beste geldialdi bat eta Laiak tabernan amaitu.