Larunbatean hasiko da Txapelketa Nagusia, Getxon

Hastear da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia! Larunbatean, irailaren 24an, Getxon egingo da lehenengo saioa. Muxikebarri zentroan, 17:00etan lehian izango ditugu Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana BartraPeru Abarrategi eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea Imanol Artola "Felix" izango da. 

Sarrerak hemen erosi daitezke. Hurrengo saioa Arrasaten izango da igandean, irailaren 25ean. Gorka Pagonabarraga, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira izango dira kantuan, 17:00etan, Amaia Udal Antzokian.