Ase Bertsoz apokaliptikoa!

Presta zaitezte munduaren amaierarako! Ostegun honetan, azaroaren 25ean, apokalipsia dator Azebarrira: zonbiak, urakanak, sumendi erupzioak, tsunamiak eta bestelako hondamendiak izango dira Ase Bertsoz honen oinarria. Anima zaitezte eta eman izena!

 20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz.