Bihotz gazteen saioa ostiralean!

Ostiralean, azaroaren 13an, klasikoa eta modernoa batuko dugu BIHOTZA GAZTE ekitaldian! Fadurako aretoan, 19:00etan hasita, bertsolari beteranoak eta gazteak izango ditugu kantari: Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas", Eli Pagola eta Unai Mendiburu. Izen ematea zabalik dago!

 

Juan Mari Areitio eta Xabier Arriaga "Txiplas" bertsokera klasikoaren erakustaldia egingo dute, bihotzez gazteak diren arren! Eli Pagola eta Unai Mendiburu gazteek ukitu modernoago emango diote ekitaldiari haien bertsokerarekin. Saio borobila izango da!

Ekitaldira etortzeko ezinbestekoa izango da izena aurretik ematea, segurtasuna bermatzeko, eta maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko, deitu 605704385 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.