Oiartzuneko final-aurrekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-aurrekoa azaroaren 24an egin zen, Oiartzunen. Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Asier Azpiroz Iztueta eta Ane Labaka Mayoz bertsolariak lehiatu ziren Elorsoro kiroldegian.

Beñat Gaztelumendik 506 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.