Zumarraga-Urretxuko final-zortzirena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena Zumarraga-Urretxun jokatu zen irailaren 28an. Zelai Aristi Aretoan aritu ziren Eli Pagola Apezetxea, Iker Ormazabal Ojeda, Iñigo Izagirre Urteaga, Mikel Tapia Aierbe, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Mendizabal Jauregi. Unaik 449,5 punturekin irabazi zuen saioa eta Andoaineko final-laurdenetan kantatuko du urriaren 19an.