Amasa-Villabonako final-zortzirena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena Amasa-Villabonan jokatu zen irailaren 15ean. Gurea Antzokian aritu ziren Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Odei Lopez Larrauri, Oier Etxeberria Zubimendi eta Beñat Iguaran Amondarain. Beñat izango da urriaren 19an Andoainen final-laurdenetan kantatuko duena, 440,5 punturekin saioaren irabazlea izan zelako.