Taldekakoa 2024: Gernika-Lumoko kanporaketa

Martxoaren 15ean jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa saioa. Gernikako Harizpe txokoan egin zen, bazkalostean, eta kantuan Durangaldeko Laukijjek eta Gernikako LauBuru taldeko kideak izan ziren. Epaileen eta publikoaren iritzia entzun ostean, etxeko taldeak lortu zuen maiatzaren 25ko finalaurrekoetara sailkatzea. 

Hauek dira LauBuru taldeko kideak: Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Eneko Aldana, Asier Galarza, Jon Arano eta Alain Cubero.

Eta Laukijjek taldea Igor Galarza, Bittor Salterain, Paulo Salterain, Unai Iturriaga, Erika Lagoma eta Ander Elorriaga kideek osatzen dute. 

Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 12an izango dira: Bilbon Gaztetu ala hil eta Taket taldeak lehiatuko dira, eta Far West eta Estropozu taldeak Zallan.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.