BTN2022: Donibane Garaziko finalaurrekoa

BTN donibanegarazi

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa Donibane Garazin jokatu da urriaren 29an, Jai Alai pilotalekuan. 1.350 bertsozaleren aurrean kantatu dute Asier Azpiroz IztuetaAitor Etxebarriazarraga GabiolaOihana Iguaran BarandiaranNerea Elustondo PlazaolaHaritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus Antia bertsolariek, Zihara Enbeita Gardoki gai-emailearen gidaritzapean.

 

Oihana Iguaran izan da saioaren irabazlea, 688,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Amurrioko bigarren itzuliko finalaurrekora, azaroaren 19an jokatuko dena. Amets Arzallus eta Nerea Elustondo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Oihana Iguaran 688.50
Amets Arzallus 688.00
Nerea Elustondo 628.00
Asier Azpiroz 616.50
Haritz Mujika 615.00
Aitor Etxebarriazarraga 612.00

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.