BBT 2021: Galdakaoko finalaurrekoa

BBT Galdakao

2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Galdakaon izan da, azaroaren 27an. 17:00etan, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 600 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueJosune AramendiOihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariak.

Saioaren irabazlea Etxahun Lekue izan da 547,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Larrabetzuko frontoian izango da, abenduaren 4an, Ander Elortegi, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.