XILABA 2020: Sohüteko final herena

XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako bigarren saioa urriaren 24an jokatu da Sohütan.17:00etan hasita, Egoitz ZelaiaElixabet EtxandiIker AltunaMaddi Sarasua, Maindi Murua eta Mizel Mateo bertsolariak hurrengo faserako txartela eskuratzeko lehiatu dira Sohütako Herriko gelan.

Saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 323.5 punturekin, eta hurrengo faserako txartela zuzena lortu du: azaroaren 7an Izpuran egingo den Final Aitzeneko saioan kantatuko du.  Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.