Bardoak 2020: Anizeko finalaurrekoa

2020ko Bardoak txapelketako bigarren finalaurrekoa otsailaren 29an jokatu zen Anizen, Baztanen. 19:00etan,  BERTSONAUTAK eta ARRANOPOLA taldeak herriko elkartean izan ziren,  80 lagun ingururen aurrean bertsotan aritzeko.

BERTSONAUTAK taldetik Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren kantuan. ARRANOPOLA taldetik, berriz, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika ibili ziren bertsotan.

Saioa Malerrekako BERTSONAUTAK taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Goizuetan.