ARABAKO KUADRILLARTEKOA 2020: Gasteizko kanporaketa, Errexala

Otsailaren 1ean jokatu zen Gasteizko kanporaketa, ERREXALA eta SUMENDIOLA BETE POTO taldeen artean. Errexala Elkartean izan zen, 21:00etan, 35 lagunen aurrean. Afari goxo-goxo baten eta Iparralde Gizarte Etxeko Bertsoaren Saltsako taldeko bertso sorta ederraren ostean hasi zen saioa, Josu Vadillok bideratuta. Bi taldeek bertso bikainak bota zituzten eta duela bi urtetako toki berean jokatutako desafioa presente egon zen hasiera hasieratik, baina azkenean SUMENDIOLA BETE POTO izan zen irabazlea.

Saioari buruzko informazio gehiago hemen.