Bardoak 2020: Erroko kanporaketa

Otsailaren 1ean Erron izan zen Bardoak 2020 txapelketako laugarren kanporaketa, Erroko Etxea elkartean, hain zuzen ere. 18:00etan hasi zen saioa, Leire Berberenaren aginduetara. 40 lagunen aurrean kantatu zuten PIRINI BARDO eta ARRANOPOLA taldeek.

PIRINI BARDO taldearen parte hartzaileak Aitor Zazpe, Aritz Gale, Beñat Saldarredi, Fernando Ziganda, Ibai Carballo, Imanol Ubau, Leire Barberena, Karin Etxeberri eta Sergio Hernandez dira.

ARRANOPOLA taldean Ane Telletxea, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Estitxu Arozena Albizu, Etxahun Azkarraga, Iban Garro Alzuri, Iratxe Muxika Carrion, Jon Silveira, Josu Sanjurjo Altzuri, Lide Igoa, Ninbe Urtxegi, Uxue Mesa.

Saioaren amaieran, epaileek eta publikoak ARRANOPOLA talde lesakarra izendatu zuten irabazle. Ostean afaria egon zen parte hartzaile, ikusle eta inguruko guztientzako.

Saioa hemen ikusgai.