JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak kolorez jantziko dira, doinu ederrez beteko. Bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak txirikordatu egingo dira, zinta zuri-gorri-berdeak zinta-dantzaren zutoinaren inguruan txirikordatzen diren antzera. HITZAREN DANTZAren aurtengo edizioak argi frogatuko du bosgarrenez euskal kultura transbertsalak ondo funtziona dezakeela, lokarria euskara denean. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

  • Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta finala azaroaren 16an jokatuko da, Izuritzen. 9 taldetan banatuta, maila ezberdinetako 34 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan.

  • Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

  • Irailaren 14an hasitahilabetez. 48 bertsolari. 16 saio. 16 epaile. 15 gaijartzaile. 4 idazkari. 100 urte dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Aukera polita haren alaba Mikaela Elizegi (Mikela Zintzarri) bertsolari asteasuarraren irudia eta lana nabarmentzeko. 

  • Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XIII. edizioak emango dizu aukera. Hortik gorakoa zeure kontu!

    Zure bertsoen begira lotzen gara...

Hurrengo ekitaldiak:
--
--
----

Azken berriak

Argitaratze data: 2019-09-09

Irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak kolorez jantziko dira, doinu ederrez beteko. Bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak txirikordatu egingo dira, zinta zuri-gorri-berdeak zinta-dantzaren zutoinaren inguruan txirikordatzen diren antzera. HITZAREN DANTZAren aurtengo edizioak argi frogatuko du bosgarrenez euskal kultura transbertsalak ondo funtziona dezakeela, lokarria euskara denean. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

Argitaratze data: 2019-09-03

Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta finala azaroaren 16an jokatuko da, Izuritzen. 9 taldetan banatuta, maila ezberdinetako 34 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan.

Argitaratze data: 2019-09-02

Asteongo zapatuan, hilak 7, eta aspaldiko ohiturari eutsiaz, urteroko Errioxaldia eratu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Plan benetan erakargarria bertsozale proaktibo zein bertsolari isilgaitzentzako!!!  Animatu, ba, mahastien erresumako bertsoen nahas-mahasean murgiltzera!!!


Eguneko plana hamaiketakoa hartu, Guardian goiza pasatu, bazkaldu eta Bastidan arratsaldea pasatzea da. Hamaiketakoa eta bertaratzeko autobusa Elkartearen kontu izango dira.

Prezioa 35€-koa da pertsona bakoitzeko, baina langabeatuentzat 20€ izango dira.

Izena emateko bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzi,  irailaren 5a, eguena, baino lehen. Hori bai, izena lehenbailehen emon behar da, autobusak jarleku kopuru mugatua deko eta.

Argitaratze data: 2019-09-02

Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

Buruz buruko plaza librea

Bertsolaritzaren historiako lehendabiziko saio dokumentatua Villabonan 1801ean balkoitik balkoira Txabalategik eta Zabalak egin zuten buruz burukoa dugu, eta saio hura gogoan, 1999an abiatu zen Algortako balkoitik balkoirakoa. Lehenengo saioa San Nikolas plazan egin zan eta Lizasok eta Egañak kantatu zuten. Hurrengo urtetik aurrera Portu Zaharreko Etxetxu plazan egiten hasi zen, gaur arte. Saio ikusgarri bezain atsegingarria izaten da beti.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: