JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
22
Bertso Irish Fest
21:00etan
28
ASE BERTSOZ
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2019-11-19

Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen 300 pertsonen aurrean. EZ OTOI PENTSA taldeak irabazi zuen HASTA LA 2TORIA taldearen aurka. 

Argitaratze data: 2019-11-15
Azaroa eguraldi makalarekin hasi dugu, baina bertsolariak ez dira, ez, plazetatik asko aldenduko. Euskadi osotik ibiliko dira ALBEko bertsolariak, mota guztietako saioetan kantatzeko: plaza libreak, afariak, saio ibiltariak... Gure bertsolariek aitzakia ederra eman ohi digute bertso-geografia lantzeko!
 

Maddalen Ruesgas: azaroaren 16a Derion.

Inazio Vidal Gurrutxaga: azaroaren 16a Derion eta 30ean Plentzian.

Peru Irastorza Santxo: azaroaren 30ean Plentzian.

Aitor Esteban Etxebarria: azaroaren 30ean Plentzian.
 
Xabi Paya Ruiz: azaroaren 30ean Txurdinagan.
 

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen agendan.
Argitaratze data: 2019-11-15

Bihar, azaroaren 16an, HIRUKA EGUNA egingo da HIRUKAren lana eta ibilbidea ospatzeko. HIRUKAzaleak San Nikolas plazan 12:00etan hasi eta kalez kale joango gara trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. 15:00etan bazkaria egingo dugu Azebarrin eta ondoren musikaz betetako arratsaldea izango dugu: bingo musikatua, euskarazko kantuen kantaldia... HIRUKAzalea bazara, Euskaraz pentsatu gura baduzu eta euskarazko prentsa gura baduzu, gorde data!

Argitaratze data: 2019-11-13

Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

Bertsolari gazteen txapelketa

2002an sortu zen Euskal Herriko bertsolari gazteei ospea eman eta plazarako jauzian lagundu gurarik, eta ordutik urtero jokatu ohi da Getxon. 2015ean, ALBEren 35. urteurrena dela eta, ordura arteko txapeldunek “makila” jokatu zuten, eta Azpirozek eskuratu. Dagoeneko bertso-egutegian ondo finkatutako bertso-sariketa da Abra Saria.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: