JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, urriaren 17an. Bat-bateakoaren finala Arrigorriagan izan zen, eta aurtengo idatzizko txapelketa online egin da. Urtero bezala, ALBEko bertsolari gazteek hainbat sari etxeratu dituzte. Zorionak guztioi!

  • Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!

  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Hurrengo ekitaldiak:
13
BIHOTZA GAZTE 2020
19:00etan
13
ALBE GALA 2020
00:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2020-10-22

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, urriaren 17an. Bat-bateakoaren finala Arrigorriagan izan zen, eta aurtengo idatzizko txapelketa online egin da. Urtero bezala, ALBEko bertsolari gazteek hainbat sari etxeratu dituzte. Zorionak guztioi!

Argitaratze data: 2020-10-21

Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

Argitaratze data: 2020-10-16

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak amaituta, urriaren 17an, larunbata, jokatuko da aurtengo finala. Kanporaketa saioetako irabazleak eta puntu gehien lortu zituzten hurrengo 5 bertsolari gazteek hartuko dute parte finalean. Horien artean, ALBEko June Diaz!

Argitaratze data: 2020-10-13

Larunbatean Larzabalen jokatu den XILABAko saioan, ALBEko bertsolari urruñarra nagusitu da 306 punturekin. Honekin, kanporaketa amaitutzat jo eta final herenetako saioen sailkapena erabakita gelditu da. Urriaren 17an izango da bigarren faseko lehenengo saioa, Senperen.

Bardoak 2020: Anizeko finalaurrekoa

2020ko Bardoak txapelketako bigarren finalaurrekoa otsailaren 29an jokatu zen Anizen, Baztanen. 19:00etan,  BERTSONAUTAK eta ARRANOPOLA taldeak herriko elkartean izan ziren,  80 lagun ingururen aurrean bertsotan aritzeko.

BERTSONAUTAK taldetik Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren kantuan. ARRANOPOLA taldetik, berriz, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika ibili ziren bertsotan.

Saioa Malerrekako BERTSONAUTAK taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Goizuetan.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: