JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

Hurrengo ekitaldiak:
25
Sopelako esaera zaharren txapelketaren XXXI. edizioa
12:00etan
08
Bertso afaria 2026
20:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-02-16

Otsailaren 7an Abra Sariaren XXV. edizioa jokatu zen Algortan. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako zortzi bertsolari gazte bi kanporaketetan lehiatu ziren. Finalera June Aiestaran, Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Kattin Madariaga heldu ziren, eta azkenean, Bittor nagusitu zen. Zorionak! 

Argitaratze data: 2026-02-13

Euria barra-barra hasi dugu urteko hilik laburrena, neguko eguzkia noiz aterako zain. ALBEko bertsolariek, egueraldiari kasurik ez eta hurrengo plazetan kantatuko dute hilabetean zehar:

Argitaratze data: 2026-01-30
Argitaratze data: 2026-01-27

Beteranoen erakustaldi aparta

Argi dago zer ezkutatzen den “Bihotza gazte” hitz jokoaren atzean: adinean gora joan arren, bihotzez oraindik ere gazte dauden bertsolarien ordua. Baina helburua ez da hainbeste makina bat plaza zapaldutako bertsolari horiei plaza gehiago ematea, baizik eta gure eskolako eta eskualdeko gazteei etorri itzela duten beterano horiekin ikasteko eta gozatzeko aukera ematea. Ekitaldi hori aspaldikoa dugu, baina azken urteotan bertsosaioa gehi erromeria formula egonkortu da, eta bertsolarien izenak urtetik urtera aldatzen diren arren, azkenaldion erromeria Anjel Larrañaga bertsolari azkoitiarraren eta haren Kupela musika taldearen esku geratzen da. Bertso klasiko bikainak, animazioa eta giro aparta izaten dira hitzordu honen osagai nagusiak.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: