UKBT-ko BIGARREN KANPORAKETAK OSTIRALEAN ALGORTAN!

Ostiralean, martxoaren 16an,Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketak jokatuko dira. Hemen beste 12 bertsolarik hartuko dute parte eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Finalaurrekoetan 2016ko txapelduna izan zen Jone Uriarekin kantatuko duten beste 11 bertsolariak ere ezagutuko ditugu, zorte on danori!

 

BIGARREN KANPORAKETAK:

Eguna: Martxoaren 16a, ostirala

Ordua: 19:00etatik aurrera

Tokia: Algorta

Bertsolariak:

1. saioa, 19:00etan Saniko tabernan:

Imanol Uria, Pello Etxebarria, Maddalen Ruesgas eta Peru de Pedro.

2. saioa, 20:00etan Tunel Boca tabernan:

Peru Vidal, Naroa Torralba, Haritz Urrutikoetxea eta Aritz Landeta.

3. saioa, 21:00etan Villamonte tabernan:

Arrate Illaro, Itxaso Paya, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Maider Barañano.

 

Epaileak: Josu Arroyo, Leire Iriondo, Aitor Fernandez de Martikorena, Nagore Uribe-Etxebarria eta Araitz Lasa.

Idazkaria: Karmele Elosegi.