Atzo, Jone Uriak irabazi zuen 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. ZORIONAK! Finala Nahikari Ayok gidatuta kantuan aritu ziren: Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. Buruz burukora Imanol Uria eta Jone Uria pasa ziren eta 673,50 puntu eskuratuta azkenean Jone Uriak lortu zuen txapela.
Larunbatean, martxoaren 24an, jakingo dugu nor izango den 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Eguerdiko 13:00etik aurrera egun osoko egitaraua izango dugu Sopelan: goizean eta arratsaldean finalaurrekoak jokatuko dira Dunbala, Laiak eta Etxekhi tabernetan hurrenez hurren eta gaueko 22:00etan FINALA Plaza Beltza kulturgunean. Gainera bazkaria ere egingo dugu Artadi garagadotegian. Anima zaitez!
Atzo ere hainbat bertsozale batu ziren Algortako Saniko, Tunel Boca eta Villamonte tabernetan UKBTko bigarren kanporaketak ikusteko. Saioak German Kortabarria eta Miren Loizagak gidatuta, kantuan aritu ziren Imanol Uria, Pello Etxebarria, Maddalen Ruesgas, Peru de Pedro, Peru Vidal, Naroa Torralba, Haritz Urrutikoetxea, Aritz Landeta, Arrate Illaro, Itxaso Paya, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Maider Barañano.
Ostiralean, martxoaren 16an,Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketak jokatuko dira. Hemen beste 12 bertsolarik hartuko dute parte eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Finalaurrekoetan 2016ko txapelduna izan zen Jone Uriarekin kantatuko duten beste 11 bertsolariak ere ezagutuko ditugu, zorte on danori!
Atzo jokatutako UKBTko kanporaketetan hainbat bertsozale bildu ziren Erandioko Goiko, Ziaboga eta Coliseo tabernetan. Saioak Naiara Etxaizek eta Jon Amezagak gidatuta, kantuan aritu ziren Inazio Vidal, Irene Ezkurra, Xabier Sainz de la Maza, Iñigo Kortazar, Josu Landeta, Xabier Albizu “Txuri”, Galder Bilbao “Txapi”, Beñat Vidal, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Daniel de Miguel.
Ostiralean, martxoaren 9an, hasiera emango diogu 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, besteak gainontzeko bertsolarien puntuazioaren zain geratuko beharko dira. Zorte on!