XXII. abra saria

  • Dagoeneko ABRA SARIAren 22. ediziora iritsi gara. Aurtengoan ere, Euskal Herri osoko sei bertsolari gazte lehiatuko dira Getxoko uretan: Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza (Algorta), Maddi Aiestaran (Beasain), Beñat Astiz (Barañain) eta Maddi Agirre (Gasteiz). Ekitaldia otsailaren 17an (ostiralean) izango da, Algortako Azebarri kultur txokoan19:00etan hasita.
  • Abra Sariaren 22. edizioa Algortako Azebarri elkartean hasi zen otsailaren 17an, 19:00etan. Oso saio txukuna egin zuten bertsolari gazteek, Naroa Torralbaren gidaritzapean, bertan batu ziren entzuleen gozamenerako. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Maddi Agirreheldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Maddi!