Xabat Illarregi

  • Sariketaren azken 5 edizioetako txapeldunen saioa

    Eguna:otsailaren 27a, larunbata

    Ordua: 18:00

    Tokia:Algortako kasinoa

    Bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Xabat Illarregi Marzol, Aroa Arrizubieta Barredo, Maider Arregi Markuleta eta Aitor Servier Etxexuri

    Gai-Jartzailea: Jone Uria Albizuri

     

  • Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatutako Abra Sarian. Aurten, baina, azken bost edizioetako txapeldunak ekarriko ditugu, zuei bertso jaialdi bikaina eskaintzeko. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan bertsotan izango ditugu Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain, Jone Uria bertsolaria gai jartzailea dela. Ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.
  • Eguna: abuztuaren 27a

    Ordua: 19:00

    Tokia:Udaletxe plaza

    Bertsolariak: Kerman Diaz, Xabat Illarregi, Amets Arzallus eta Ane Labaka

  • Muxikebarrin ospatuko dugu aurten Hitzaren Dantza ekimena, jaialdi formatuan baina: Itxaso Paya, Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze bertsolariek artistok izango dituzte plazakide: Mixel Etxekopar kantari, bertsolari eta xirulari zuberotarra, Miren eta Roberto Etxebarria musikariak Erreskan taldeagaz, eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak. Kolosala izango da! 

  • Itxasargia elkarteak Andra Mari/ Malakateko Aste Kulturala antolatu dute urriaren 1etik 3ra bitartean. Igandean, 18:00etan hasita, Getxoko Malakateko parkean kantuan izango dira Jone Uria, Jon Maia, Xabat Illarregi eta Unai Mendiburu bertsolariak, eta gai jartzaile lanetan Jon Amezaga arituko da. Anima zaitezte eta eman izena!

  • Eguna: Urriaren 3a

    Ordua: 18:00

    Tokia: Malakate

    Bertsolariak: Jon Maia, Xabat Illarregi, Jone Uria eta Unai Mendiburu

    Gai-Jartzailea: Jon Amezaga

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa azaroaren 1ean jokatu da Altsasuko Iortia Kulturgunean. 17:30ean, 300 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da saioaren irabazlea 489 punturekin eta zuzenean pasako da azaroaren 28an jokatuko den finalera. Bigarreneta hirugarren Xabat Illarregi eta Erika Lagoma izan dira, hurrenez hurren, 465 eta 442 punturekin.

    Hurrengo finalaurrekoa Berriozarren izango da azaroaren 6an, Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena urriaren 10ean izan da Zangozako Karmengo auditorioan. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Joanes Illarregi Marzol, Mikel Lasarte Cia, Oier Lakuntza Irigoien, Sarai Robles Vitas, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariak.

    Joanes Illarregi izan da 349 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 14an Leitzan egingo den finalaurrekora. Xabat illarregi eta Sarai Robles bigarrren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Donezteben izango da urriaren 16ean,  Egoitz Gorosterrazu, Ekain Alegre, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo, Julio Sotoeta Sahats Aleman bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.