Posturik postu Bertsoz bertso

  • Barrikako jai-batzordeko lagunek nekazaritza-azoka antolatu zuten ekainaren 19an Barrikako San Juan Jaien barruan. Udaletxe-plazako karpapean giro ederra arnasten zen: sasoi hobeezina, hainbat nekazari haien bendeja saltzeko irrikitan, jendetza hara eta hona. Eta  giro horren erdi-erdian ALBErtsolari bi posturik postu bertsoak aireratzeko prest: Josu Landeta eta Iñigo Kortazar.