Jon Maia

  •  

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena egin zen urriaren 26an Eibarren. Coliseo Antzokian aritu ziren Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe bertsolariak.

     Jon Maiak irabazi zuen 475 punturekin eta abenduaren 1ean Tolosan jokatuko du final-laurdena.

  • Gorlizko udalak kultura ekitaldiak eskainiko ditu dosi txikietan, "piluletan", abuztu osoan zehar. Ostiralean, abuztuaren 7an, bertso saioa izango dugu Sebastian Lizaso, Jon Maia, Paule Loizaga eta Unai Mendibururekin. Trikitaren laguntzaz Gorlizko gune batetik bestera ibiliko da publikoa, bertsolariek balkoitik balkoira kantatzen dutelarik. 

  • Balkoitik BertsoSaioa

    Eguna:Abuztuaren 7a

    Ordua:20:00etan

    Tokia: Itsabide, Gorliz

    Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Jon Maia, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu

     

  • Bertso Saio Mundial berezia izango dugu aurten, fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua daukagu Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin:  Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia. ATOPIArekin elkarlanean, inoiz baino bereziagoa izango da aurtengo Jaialdia. Has dadila partida!

    ATOPIA rol-joko euskalduna da, eta bertan, Lurraren bertsio alternatibo batean, Euskal Herrian konspirazio teoria guztiak fakzio bihurtu dira. Jokoari buruz gehiago jakiteko, hona hemen haien webgunea.
    Aurten, bertso saioa rol-joko bihurtuko dugu, eta bertsolariak rol-jokalari. Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia fakzio ezberdinetan egongo dira. Nork daki non bukatuko den partida!
     
    Saioa Muxikebarri antzokian bertan ikusteko, ezinbestekoa izango da gonbidapena, eta dagoeneko eskuragarri daude (pertsonako 2) Erromoko eta Villamonteko Kultur etxeetan. 
     
    Egunean bertan, 18:30ean irekiko da Muxikebarriko txarteldegia, soberan geratu diren gonbidapenak banatzeko. 
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-aurrekoa abenduaren 1ean egin zen, Tolosan. Oihana Iguaran Barandiaran, Jon Maia Soria, Jokin Uranga Isuskiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Beñat Lizaso Alberdi eta Haritz Mujika Lasa bertsolariak Usabal kiroldegian lehiatu ziren finalerako txartel zuzena lortzeko.

    Jon Maiak 494,5 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.