Iragan handiko jaialdiaren etorkizun oparoa!

  • Tik-tak, tik-tak… uztailean hasi zen Bertso Jaialdi Mundialerako atzerako kontaketa… tik-tak, tik-tak… airean betiko galdera: aurtengoan zer gai egokituko? Tik-tak, tik-tak… Uztailaren 11 egutegian gorriztatu… tik-tak, tik-tak… lagunekin geratu: Mundialera bai, ezta? Galdetzea ere! Ez nuke ezergatik ere galduko! Tik-tak, tik-tak… Karpa begibistan, barruan aterpe gozoa, giroan poza, zalantza, ezinegona… tik-tak, tik-tak… Jarleku ona, konpainia hobea, eta onena etortzeko… tik-tak, tik-tak. Argiak, soinua, erlojuaren orratz txikia 9an eta handia 12an. Mirenen ahots gozoa entzuleen belarrietan urre. Mundua lotu bedi. Ordu pare batez bertsolarien, gaijartzaileen eta ALBEko antolatzaileen magiaren mirabe. Gozatzea lege.