Igor Elortza

  • ERROMOKO SAIOA kartela1

     

    Eguna:Abuztuaren 7an

    Ordua:20:00etan

    Tokia:Erromoko Jai Batzordearen Youtube, Facebook eta Instagram kanaletan

    Bertsolariak:Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria.

  • Aurten Erromoko jai ezberdinak ospatuko ditugu! Erromoko Jai Batzordeak onlineko ekitaldi eta ikuskizun ugari eskainiko ditu egunotan, baita bertso saioa ere!

    Ostiral honetan Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan pantailaren beste aldean, Peru Vidalen gidaritzapean. 

  • Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!

  • Eguna: Abenduaren 20an

    Ordua: 18:00etan

    Lekua: Getxoko Muxikebarri zentroan

    Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya

    Sarrerak:Hemen eskuragarri

     

     

  • Eguberri egunean bertso jaialdi aparta antolatu du Larrabetzuko Bertso Eskolak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariek Larrabetzun kantatuko dute gabonetako saio berezi honetan.

  • Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
  • Urteurren birala gura genuen, eta norabide horretan joan da, kontrako zentzuan baina!!! Guztiarekin ere, ez da sortu birusik gure bertso urteari patxadazko amaiera ematen galeraziko digunik. Abenduaren 13an (domeka), Fadurako kiroldegiko aretoan eta 11:00etan hasita gure ohiko ALBE GALA egingo dugu.