eskukula

  • 2019ko Taldekako Xilabaren bigarren saioa Hazparnen jokatu zen irailaren 21ean. EZKORBRUTAK taldeak (Mixel Mateo, Patxi Uriart, Karlos Aizpurua eta Gillen Hiribarrenek osatua) eta ESKUKULA taldeak (Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy-k osatua) buruz buru ibili ziren Bob's Beer garagardotegian. Saio ederraren ostean, ESKUKULA izendatu zuten irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aste honetan Taldekako Xilaba Txapelketaren bi saio egingo dira. Urriaren 11n ESKUKULA eta 4KOPLASARA taldeek kantatuko dute Amenduzen eta 12an EKAINAZ eta KONTRABANDAtaldeak, Azkainen.