Erromoko Olentzero Txapelketa

  • Gabonak gai hartuta, 15 urtetik beherako gazteek bertsoak idatzi eta Erromoko Olentzero 2020ren antolatzaileek sortutako txapelketara aurkeztu ahalko dituzte. Epea abenduaren 20an, igandean, bukatuko da. Irabazleek, sari interesgarriak jasotzeaz gain, abenduaren 24an streming bidez egingo den saioan haien bertsoak irakurriko dituzte. Anima zaitezte!

  • Epe muga: abenduaren 20a

    Gaia: Gabonak

    Oinarriak: 4 eta 8 bertso artean, neurri eta doinu librea. Argitaratu gabekoak. Informazio gehiago hemen.

    Helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

     

  • Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak:txapelketak, gutun bilketak, ikuskizunak... ALBErekin elkarlanean, bertso saioa ere antolatu dute! Abenduaren 24an, streaming bidez emitituko da Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal ALBEko bertsolarien saioa. Ez ezazu galdu!