errioxaldia 2019

  • Asteongo zapatuan, hilak 7, eta aspaldiko ohiturari eutsiaz, urteroko Errioxaldia eratu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Plan benetan erakargarria bertsozale proaktibo zein bertsolari isilgaitzentzako!!!  Animatu, ba, mahastien erresumako bertsoen nahas-mahasean murgiltzera!!!


    Eguneko plana hamaiketakoa hartu, Guardian goiza pasatu, bazkaldu eta Bastidan arratsaldea pasatzea da. Hamaiketakoa eta bertaratzeko autobusa Elkartearen kontu izango dira.

    Prezioa 35€-koa da pertsona bakoitzeko, baina langabeatuentzat 20€ izango dira.

    Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi,  irailaren 5a, eguena, baino lehen. Hori bai, izena lehenbailehen emon behar da, autobusak jarleku kopuru mugatua deko eta.