egizu

  • Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak hitzordua dauka otsailaren 25an: Amets Arzallusek Miñanliburuaz egingo du berba 19:30ean, Erromoko Kultur Etxean. Solasaldian online parte hartzeko aukera ere badago, Jitsi plataformaren bidez. Presentzialki edo online parte hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

  • Bueltan da Egizuk antolatutako Umeen San Juan Sua! Ostegunean, ekainaren 23an, San Nikolas plazan egongo dira ALBEko bertsolari gazteak, urteko egunik luzeena berotzen. Egizuk hainbat ekintza antolatu ditu umeen gozamenerako, eta 20:30ean, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago izango ditugu bertsotan. Anima zaitezte!

  • Egizu Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du San Juan Sua ospatzeko. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, sareen bidez elkartuko gara Algortako hainbat eragileren artean sortutako emanaldi eta ekintzetaz gozatzeko. Horien artean, Jare Torralba eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteek bertso bana botako dute. Anima zaitez!

  • Haurrentzako doako bertsolaritza tailerrak egongo dira azaroaren 4 eta 11n, Egizuk antolatuta. Erromoko Kultur Etxean egingo dira, 17:30etatik 19:00etara.