Bertsolari aldizkaria

  • 1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren lehen alea. Ordutik, 120 ale argitaratu dira. Hitzetik Hortzera programak, urteurrena aitzakiatzat hartuta, 30 urteko ibilbideaz hitz egingo du Joxean Agirre, aldizkariko sortzailearekin, eta Beñat Hach Embar,gaur egungo editorearekin. Programa larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan emango dute, ETB1en.