Bertso jaialdi mundiala, benetan mundiala!

  • Urtero legez, uztailaren hasieran Bertso Jaialdi Mundiala egin zen Algortako Biotz Alai plazan. Aurten ere, lanera etorri ziren bertsolariak goi mailakoak izan ziren: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta azken orduko aldaketa, Amets Arzalluz, Xabi Payáren ordez.

  • 2019ko uztailaren 12a egun eguzkitsu eta ederra izan zen, jendea kalera bultzatzen dituen horietakoa. Algortako plaza eta terrazak bazkalostetik bete ziren. 21:00ak baino pixka bat lehenago, inguruko bertsozaleak haien edariak amaitu eta ordaindu, terrazak utzi edota autoak aparkatu eta Muxikebarri zentrorantza abiatu ziren poliki-poliki. Zergatik? Bertso Jaialdi Mundiala hastear zegoelako, noski!

    Pasadan urteetan Biotz Alai plazan ospatu ziren Mundialak, giro informalago batekin. Hori dela eta, antolatzaileak nahiko urduri zebiltzan aurten leku aldaketa zela eta. Muxikebarrik plazarekin konparatuta onurak eta trabak zituen arren, jaialdia bera edonon eginda ere mundiala zela ikusi zen. ALBEko antolatzaileek eta zentroko teknikariek lan asko egin behar izan zuten, baina aitortu behar da emaitza hobeezinak lortu zituztela.