Beñat Vidal

  • Igande honetan, abuztuaren 30ean, bertsotan arituko dira Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal Erandioko udaletxeko plazan. Beñat Vidalek jarriko dizkie gaiak 18:00etan hasiko den saio honetan. Aforo mugatua dela eta, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Eguna:Irailaren 18an, ostegunean

    Ordua:18:30ean

    Lekua:Berangoko antzokian

    Bertsolariak:  Ana Picallo Perez, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxabe, Imanol Arrutia Azkueta, Ion Barrocal Besga eta Maite Sarasola Isazelaia

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal Gurrutxaga

    Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean

  • Aurerra doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea. Hiru ALBEkidek hartu dute parte oraingoz jokatu diren lau saioetan eta bigarren postu bi eta laugarren bat lortu dituzte. Oraindik goizegi da jakiteko nor pasatuko diren hurrengo fasera. Ziur dakiguna da gaur Berangon beste saio bat egongo dela, Beñat Vidalek gidatuta. Erduze danok Berangora!!!
  • Hasiera batean martxorako antolatu zen saioa uztailaren 9an egingo da azkenean, Gorlizko Hormaza Landa plazan. 19:00etan hasita, Jone Uria, Peru Vidal eta Unai Mendiburu arituko dira bertsotan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetan.

  • Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!