Ase Bertsoz ekimena, hilean behingo bertso gozamena

  • Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, apirilaren 27an elkartuko gara Algortako Azebarri kultur txokoan.Ase Bertsoz honetako gaia aireportuak izango da.  Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

  • Ohiturari eutsiz, hilabete honetako Ase Bertsozekimena urriaren 27an, ostegunean, izango da Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Otordu gozo batez lagunduta, bertsotan arituko gara sorgin, saguzar eta mamu artean. Zatozte, bertsolari eta bertsozale asegaitzok, ikaragarria izango da!

  • Ase Bertsoz ekimena 2019ko urrian jaio zen, ALBEren eta Azebarriren arteko elkarlanari esker. Planteamendu sinplea dakar ekimenak: hilean behin (ahal dela, hileko akabuko ostegunean) otordutxo baten aitzakian bildu eta bertsotan ekin asetu arte. Jatordu bertsotsuok Azebarriren txoko ederrean izaten dira eta bertsolariak ALBEko harrobiko belaunaldi guztietakoak. Hiru ordu inguruko bertso-jardunak izaten dira, era guztietako bertso-ariketak planteatzen dira eta kolore eta zapore guztietako kantuak eta bertsoak entzuten dira. Parte-hartzaileak politto asetuta erretiratu ohi dira Mari Errauskinen orduan (asegaitzenek kale-tabernetan ematen diote errematea txokoan hasitako bideari).
  • Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

  • Ostegunean, azaroaren 24an,Algortako Azebarri kultur elkarteanelkartuko gara Ase Bertsozekimenarekin bertsoz asetzera. Erosketak beste baterako utzi beharko dituzue, baina ostegun honetako gaia Black Friday eguna izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

  • Sorgin gaua goiz heldu da Azebarrira! Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, urriaren 28an sorgin, mamu eta kalabaza artean bertsotan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikaragarria izango da!
  • Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!