Arrakasta itzela izan zuen ALBEren barnetegiak

  • 2017 urteari, hasiera ezin hobea eman ahal izan genion Albekide askok! Izan ere, Urtarrilaren 3tik 5era bitartean, orain bi urte egin genuen bezala, Elgoibarko Aubixa Aterpetxera joan ginen eskolaren parte garen 44 ume eta gazte. Ikasturte hasieran, ume eta gazte guztien familiei jakinarazi zitzaien bezala, aurten nahiz eta ez garen denok Aldai Patronatuan ibiliko kantuan, denok ALBEkide garen aldetik, bertso talde ezberdinen arteko harremanak sortu eta estutu nahi genituen. Adin, ikastetxe ezberdinetan arituko bagara ere, denok bat garela sentitu eta sentiarazi nahi genuelako. Eta halaxe izan zen.